
profila aurreko eperik gabeko profil aktibora itzultzen da. Profilak epe bat badu,
agertuko da hasierako pantailan. Deskonektatuta profilari ezin zaio eperik ezarri.
Profil bat sortzeko, aukeratu Aukerak > Sortu berria.
9. Musika
Musika-jogailua
Musika abiarazleak AAC, AAC+, eAAC+, MP3 eta WMA formatuak onartzen ditu.
Baliteke musika-jogailuak fitxategi formatu baten ezaugarri guztiak edo aldaketak
ez onartzea.
Musika abiarazlea podcastak entzuteko ere erabil daiteke. Podcasting izenez
ezagutzen da audio eta bideo edukiak Interneten bidez bidaltzeko modu bat, eta
RSS nahiz Atom teknologiak erabiltzen ditu gailu mugikorretan eta ordenagailuetan
erreproduzitzeko.
Abestiak edo podcastak erreproduzitu
Hautatu Menua > Musika > Mus.-jogail..
1. Aukeratu entzun nahi duzun abestia edo podcasta dagoen kategoria.
2. Elementu bat erreproduzitzeko, aukeratu zerrendako elementu bat.