Bateria
Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono honekin erabili
beharreko bateria BL-5J da. Baliteke Nokiak bateria modelo gehiago eskuragarri
izatea telefono honentzat. Telefono hau ondorengo bateriek emandako
energiarekin erabili behar da: AC-8E. Kargagailuaren modelo zenbakia ezberdina
izan daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen bidez
identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C, K edo UB.
Bateria behin eta berriro karga edo deskarga daiteke, baina azkenean agortu egiten
da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen laburragoak badira,
bateria aldatu egin beharra dago. Erabili soilik Nokiak onartutako bateriak eta
kargatu bateria Nokiak zure telefonorako diseinaturiko kargagailu homologatuekin
soilik.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan erabili ez baldin bada,
beharbada kargagailua konektatu, deskonektatu eta berriz ere konektatu egin
beharko da bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin
badago, kargagailuaren ikurra pantailan agertu arte edo deirik egin ahal izan arte
minutu batzuk igaro litezke.
Segurtasunez kentzea. Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargagailua
deskonektatu.