
Testu iragarlea sartu
Testu iragarlearekin idaztean, hitzak sartzeko, hautatu zenbaki-tekla bat hitzaren
hizki bakoitzeko. Testu iragarlea aplikazioa inkorporatutako hiztegi batean
oinarritzen da eta bertan hitz berriak gehi daitezke. Testu iragarlea ez dago
eskuragarri hizkuntza guztietan.
1. Telefonoko editore guztietan testu iragarlea aktibatzeko, hautatu
>
Aktibatu aurresatea.
2. Idatzi hitz bat. Adibidez, "Nokia" hitza idazteko ingelesezko hiztegia hautatu
denean, hautatu 6 N letrarentzat, 6 o letrarentzat, 5 k letrarentzat, 4 i
letrarentzat eta 2 a letrarentzat.
Tekla bakoitza hautatu ondoren proposatutako hitzak aldatzen dira.
3. Hitza zuzena ez bada, hautatu * behin eta berriro hitz zuzena bistaratzen den
arte. Hitza hiztegian ez badago, hautatu Letreiatu, sartu hitza ohiko idazketa-
-metodoa erabiliz eta hautatu Ados.
Testua idatzi
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
45

Hitzaren ondoren ? karakterea agertzen bada, hitza hiztegian ez dagoen seinale
izango da. Hitz bat hiztegian gehitzeko, hautatu *, sartu hitza ohiko idazketa-
-metodoa erabiliz eta hautatu Ados.
4. Puntuazio-marka bat txertatzeko, hautatu *.
5. Zuriunea txertatzeko, hautatu 0.