Memoria txartela kendu
Garrantzitsua: Ez atera txartela eragiketa batean txartela erabiltzen ari zaren
bitartean. Hori eginez gero, txartela eta telefonoa kaltetu eta txartelean gordetako
datuak honda daitezke.
1. Telefonoa piztuta badago, memoria txartela atera aurretik, sakatu pizteko tekla
eta aukeratu mem.-txartela kendu.
2. memoria-txartela kendu? Zenbait aplikazio itxiko dira. mezua
agertutakoan, aukeratu Bai.
3. Kendu memoria-txartela eta sakatu 'Ados' agertzen denean, memoria
txartelaren estalkia ireki.
4. Zapaldu memoria txartela barrualdera zirrikitutik ateratzeko.
5. Atera memoria txartela. Telefonoa piztuta badago, aukeratu Ados.
4. Deitu
Ukipen-pantaila deietan zehar
Telefonoak hurbiltasun sentsorea du. Ustekabeko hautapenak ekiditeko eta
bateriaren iraupena luzatzeko, ukipen-pantaila automatikoki desgaitzen da deian
zehar, telefonoa belarriaren ondoan ipintzen duzunean.
Ez estali hurbiltasun-sentsorea, adibidez, zelo-paperarekin.
Deiak
1. Hasierako pantailan, aukeratu Telefonoa markagailua irekitzeko eta idatzi
telefono zenbakia, kodea barne. Zenbaki bat ezabatzeko, aukeratu
.