Podcasting aplikazioaren ezarpenak
Nokia Podcasting aplikazioa irekitzeko, aukeratu Menua > Musika >
Podcasting.
Nokia Podcasting aplikazioa erabili aurretik, zehaztu zure konexio eta deskarga
ezarpenak.
Bestelako konexio metodoak erabili aurretik, jo zerbitzu hornitzailearengana
baldintzak eta datu zerbitzuen kostuak ezagutzeko. Adibidez, tarifa finkoko datu
plan batek datu kopuru handiak transferitzeko aukera ematen du, hilero zenbateko
jakin bat ordainduz.
Konexio ezarpenak
Konexio ezarpenak editatzeko, aukeratu Aukerak > Ezarpenak > Konexioa eta
hauetatik:
● Lehenetsitako sargunea — Aukeratu sargunea zure Interneteko konexioa
zehazteko.
● Bilatu URL zerbitzaria — Zehaztu erabili nahi duzun podcasten bilaketa
zerbitzuaren URLa.
Deskarga ezarpenak
Deskarga ezarpenak editatzeko, aukeratu Aukerak > Ezarpenak > Deskargatu
eta hauetatik:
● Hemen gorde: — Aukeratu podcastak gordetzeko memoria.
● Eguneratzeen tartea — Zehaztu podcasten eguneratze maiztasuna.
● Hurrengo eguner. data — Zehaztu hurrengo eguneratze automatikoaren data.
● Hurrengo eguner. ordua — Zehaztu hurrengo eguneratze automatikoaren
ordua.
Musika
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
69
Eguneratze automatikoak egiteko sargune lehenetsi bat zehaztu edo Nokia
Podcasting aplikazioa abiarazi behar da. Nokia Podcasting aplikazioa abian ez
bada, eguneratze automatikoak ez dira burutuko.
● Deskarga muga (%) — Zehaztu podcasten deskargentzat eskuragarri dagoen
memoriaren ehunekoa.
● Muga gaindituz gero — Zehaztu zer egin deskargek muga gainditzen
dutenean.
Aplikazioaren ezarpenetan podcastak automatikoki berreskuratzea zehaztuz gero,
zure zerbitzu hornitzailearen saretik datu kopuru handiak bidaliko dira. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo zerbitzu hornitzailearengana.
Lehenetsitako ezarpenak berrezartzeko, aukeratu Aukerak > Berrez. lehenets.
ezarpenen ikuspegian.