
Irrati kateak kudeatu
Aukeratu Menua > Musika > Irratia.
Gordetako irrati kateak entzuteko, aukeratu Aukerak > Kateak eta aukeratu
zerrendako irrati kate bat.
Irrati kate bat ezabatzeko edo berrizendatzeko, aukeratu Aukerak > Kateak >
Aukerak > Ezabatu edo Berrizendatu.
Musika
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
71

Nahi den frekuentzia eskuz aldatzeko, aukeratu Aukerak > Sintonizatu kateak >
Aukerak > Eskuzko sintonizazioa.
10. Kamera
Telefonoak 1600x1200 pixel arteko bereizmena onartzen du. Gida honetan
irudiaren bereizmena modu ezberdinean azal daiteke.
Kamera piztu
Kamera pizteko, sakatu argazkiak ateratzeko tekla.
Argazkiak atera
Argazkien kontrolak eta adierazleak
Argazkien bisorean honakoak ikusten dira:
1 — Modu-adierazlea
2 — Zoom irristailua. Zoomaren korritze-barra aktibatzeko edo desaktibatzeko,
sakatu pantaila.
3 — Argazkia ateratzeko ikonoa
4 — Argazkien ezarpenak
5 — Bateria maila
6 — Irudiaren bereizmena
7 — Argazki kontagailua (uneko argazki kalitate ezarpenekin eta eskuragarri
dagoen memoriarekin atera daitekeen argazki kopurua)