
Telefonoko laguntza
Telefonoak aplikazioak erabiltzen laguntzeko argibideak dauzka.
Menu nagusitik laguntza irekitzeko, aukeratu Menua > Laguntza eta argibideak
behar dituen aplikazioa.
Aplikazio bat irekita dagoela, uneko ikuspegiaren laguntzara sartzeko, aukeratu
Aukerak > Erabiltzailearen gida.
Argibideak irakurtzen ari zarenean, laguntza testuaren tamaina aldatzeko,
aukeratu Aukerak > Txikitu letra tamaina edo Handitu letra tamaina.
Baliteke laguntza testuaren amaieran lotutako gaietarako estekak aurkitzea.
Azpimarratutako hitz bat aukeratzen baduzu, azalpen labur bat azalduko da.
Laguntzak ondorengo adierazleak erabiltzen ditu: Lotutako laguntza gai
baterako esteka. Dagokion aplikaziorako esteka.
Jarraibideak irakurtzerakoan, laguntza testuen eta hondoan irekita dagoen
aplikazioaren artean aldatzeko, hautatu Aukerak > Erakutsi aplik. irekiak eta
nahi duzun aplikazioa.