Sarbide kodeak
Koderen bat ahaztu baduzu, jar zaitez harremanetan zerbitzu hornitzailearekin.
● Identifikazio zenbaki pertsonaleko kodea (PIN) — Kode honek zure SIM txartela
baimendu gabeko erabileraren kontra babesten du. PIN kodeak (4 eta 8 digitu
artekoa) gehienetan SIM txartelarekin batera dator. PIN kodea hiru aldiz segidan
gaizki idazten baduzu, kodea blokeatu egingo da eta PUK kodea beharko duzu
desblokeatzeko.
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
11
● PIN2 kodea — Kode hau (4 eta 8 digitu artekoa) SIM txartel batzuekin dator eta
beharrezkoa da zure telefonoko funtzio batzuetara sartu ahal izateko.
● Blokeo kodea (edo segurtasun kodea) — Blokeo kodeak zure gailua erabilera
baimendu gabearen kontra babesten lagunduko dizu. Kode lehenetsia 12345 da.
Kodea sor eta alda dezakezu eta zure telefonoak kodea eska dezan ezar
dezakezu. Kode berria ezkutuan, leku seguru batetan eta telefonotik urrun
gorde. Kodea ahazten baduzu eta telefonoa blokeatuta badago, telefonoak
laguntza teknikoa beharko du. Kostu gehigarriak aplika daitezke, eta telefonoko
datu pertsonal guztiak ezaba daitezke. Informazio gehiagorako, jarri
harremanetan Nokia Care puntuarekin edo gailuaren banatzailearekin.
● Desblokeatzeko kode pertsonala (PUK) eta PUK2 kodea — Kode hauek (8 digitu)
beharrezkoak dira blokeatutako PIN edo PIN2 kodeak aldatzeko, hurrenez
hurren. Kodeak SIM txartelarekin batera ez badatoz, jarri harremanetan zure SIM
txartelaren sareko zerbitzu-hornitzailearekin.
● IMEI (nazioarteko ekipamendu mugikorren identitate) zenbakia — Zenbaki hori
(15 edo 17 digitu) baliozko gailuak GSM sarean identifikatzeko erabiltzen da.
Adibidez, gailua lapurtzen badizute, sarera sartzea blokea dezakezu. Gailuaren
IMEI zenbakia bateriaren azpian aurki dezakezu.