
Bateriaren iraupena luzatu
Telefono honetako funtzio batzuk bateria erabilera areagotzen dute eta, ondorioz,
bateriaren iraupena murrizten dute. Bateria aurrezteko, kontutan izan honako hau:
● Bluetooth konexioa erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzio batzuk erabili
bitartean hondoan funtzionatzea ahalbidetzen duten funtzioek, bateriaren
beharra areagotuko dute. Desaktibatu Bluetooth konexioa behar ez duzunean.
● Konexio ezarpenetan Pakete-datuen konexioa > Eskuragarri denean aukera
gisa ezartzen baduzu eta datu-pakete estaldurarik (GPRS) ez badago, telefonoa
etengabe saiatuko da datu-pakete konexio bat ezartzen. Telefonoaren
bateriaren iraupena areagotzeko, aukeratu Pakete-datuen konexioa > Behar
denean.
Laguntza bilatu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
12

● Zure eskualdean telefonoak jasotzen duen sarearen seinalea asko aldatzen bada,
telefonoak eskuragarri dauden sareak bilatu behar ditu behin eta berriro.
Horrela, bateriaren kontsumoa areagotzen da.
● Pantailaren argiak bateriaren kontsumoa areagotzen du. Pantailaren
ezarpenetan, pantailaren argitasuna egoki dezakezu eta argiaren denbora-
-muga alda dezakezu, tarte honen ondoren pantaila itzal dadin. Aukeratu
Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Pantaila > Distira edo Argiaren
iraupena.
● Aplikazioak hondoan abian uzten badituzu, bateriaren erabilera areagotuko da.
Erabiltzen ari ez zaren aplikazioetara sartzeko, eduki sakatuta menu tekla, eta
hautatu aplikazioa.