
Datu konexioak eta sarguneak
Zure gailuak datu-paketeen konexioak onartzen ditu (sare zerbitzua), GSM sarean
GPRS konexioa, esaterako.
Datu konexio bat ezartzeko sargune bat behar da. Sargune mota desberdinak
zehatz daitezke, adibidez:
● MMS sargunea multimedia mezuak bidali eta jasotzeko
● Interneteko sargunea (IAP) mezu elektronikoak bidali eta jasotzeko eta
internetera konektatzeko
Zure zerbitzu-hornitzaileari galdetu lortu nahi duzun zerbitzuarentzako zein
sargune mota behar den. Datu-pakete konexio zerbitzuei buruzko
eskuragarritasuna eta harpidetzari buruz gehiago jakiteko jar zaitez harremanetan
zure zerbitzu hornitzailearekin.