Argazkiak eta bideoak antolatu
Hautatu Menua > Galeria.
Hautatu Irudiak, bideoak > Aukerak eta aukera hauetariko bat:
● Karpeta-aukerak — Fitxategiak edo karpetak mugitzeko, aukeratu Mugitu
karpetara. Karpeta berri bat sortzeko, aukeratu Karpeta berria.
● Antolatu — Fitxategiak edo karpetak kopiatzeko, aukeratu Kopiatu.
Fitxategiak edo karpetak mugitzeko, aukeratu Mugitu.
Galeria
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
79
● Ikusi honela — Ikusi fitxategiak data, izenburua edo tamainaren arabera.
12. Nokiaren Bideo Zentroa
Nokiaren Bideo Zentroarekin (sareko zerbitzua), bideoak deskargatu eta zuzenean
erreproduzi ditzakezu Interneteko bideo zerbitzu bateragarrietatik, datu pakete
konexio bat erabiliz. Halaber, bideoak ordenagailu bateragarri batetik telefonora
transferi eta Bideo Zentroan ikus daitezke.
Bideoak deskargatzeko datu paketeen sarguneak erabiltzeak zure zerbitzu
hornitzailearen saretik datu kantitate handiak bidaltzea esan nahiko luke. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
Zerbitzu-hornitzaileek doako edukiak eskain ditzakete baina baita gastuak kargatu
ere. Prezioa zerbitzuan egiaztatu edo zerbitzari-hornitzaileagandik lortu.
Bideoklipak ikusi eta deskargatu
Bideo zerbitzuetara konektatu
1. Aukeratu Menua > Aplikazioak > Bid. zentr..
2. Bideo bat instalatzeko zerbitzu bati konektatzeko, aukeratu Gehitu zerb.
berriak eta nahi duzun bideo zerbitzua aukeratu zerbitzu katalogotik.
Bideoklip bat ikusi
Instalatutako bideo zerbitzuen edukiak arakatzeko, Bideo jarioak aukeratu.
Bideo zerbitzu batzuen edukia kategorietan sailkatuta dago. Bideoklipak
arakatzeko, ketegoria bat aukeratu.
Zerbitzuan bideoklip bat bilatzeko, Bideo bilaketa aukeratu. Baliteke bilaketa
eskuragarri ez egotea zerbitzu guztietan.
Bideo batzuk zuzenean erreproduzitu daitezke, baina beste batzuk lehenengo
telefonora deskargatu behar dira. bideo bat deskargatzeko, Aukerak >