
Osagarrien ezarpenak
Aukeratu Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Osagarriak.
Osagarrien konektore batzuk telefonoan zein motatako osagarria konektatua
dagoen adierazten dute.
Aukeratu osagairen bat eta honako hauetatik:
● Profil lehenetsia — Ezarri zein profil aktibatzea nahi duzun osagarri
bateragarriren bat zure telefonora konektatzerakoan.
● Erantzun automatikoa — Aukeratu zure telefonoak sarrerako dei bat
duzunean bost segundo ondoren automatikoki erantzutea nahi duzun ala ez.
Tonu mota Behin bip egin edo Mutu gisa ezartzen bada, erantzun automatikoa
desgaitzen da.
● Argiak — Ezarri denboraz kanpo geratzean argiak piztuta jarraitzea nahi duzun
ala ez.
Ezarpen eskuragarriak osagarriaren motaren menpe daude.