
Arazoak bilatu eta konpondu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
117

G: Zergatik agertzen dira xahutu, kolorerik gabeko edo biziegiak
diren puntuak pantailan telefonoa pizten dudan bakoitzean?
E: Hau pantaila mota honen ezaugarri bat da. Zenbait pantailak piztuta edo itzalita
mantentzen diren pixel edo puntuak eduki ditzakete. Hau normala da, ez da
matxura bat.
G: Zergatik ezin dut aurkitu nire lagunaren telefonoa Bluetooth
konexioa erabiltzen dudanean?
E: Egiaztatu bi telefonoak bateragarriak direla, Bluetooth konexioa aktibatua
daukatela eta modu ezkutatuan ez daudela. Egiaztatu bi telefonoen arteko
distantzia 10 metro (33 oin) baino handiagoa ez dela eta telefonoen artean
hormarik edo bestelako oztoporik ez dagoela.
G: Zergatik ezin dut Bluetooth konexio bat amaitu?
E: Beste telefono bat zure telefonora konektatua badago, konexioa beste telefonoa
erabiliz edo Bluetooth konexioa desaktibatuz amai dezakezu. Hautatu Menua >
Ezarpenak eta Konektagarritas. > Bluetootha > Bluetootha > Desaktibatu.
G: Zer egin memoria beteta badago?
E: Ezabatu elementuak memoriatik. Ez dago eragiketa egiteko adina
memoriarik. Lehenik, datu batzuk ezabatu. edo Memoria gutxi libre.
Telefonoaren memorian datuak ezabatu. oharra erakusten bada aldi berean
hainbat elementu ezabatzen ari zarenean, ezabatu elementuak banan-banan
txikienetatik hasita.
G: Zergatik ezin dut nire mezurako kontaktu bat hautatu?
E: Kontaktuen txartelak ez dauka telefono zenbaki, helbide edo helbide
elektronikorik. Aukeratu Menua > Kontaktuak eta dagokion kontaktua eta
editatu kontaktuaren txartela.
G: Nola amai dezaket datu konexioa telefonoak behin eta berriz datu
konexioa hasten badu?
E: Baliteke telefonoa multimedia mezuen zentrotik halako mezu bat berreskuratzen
saiatzen aritzea. Telefonoak datu konexiorik egin ez dezan, hautatu Menua >
Arazoak bilatu eta konpondu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
118

Mezularitza eta Aukerak > Ezarpenak > Multimedia mezua > Multimedia
berreskuratz.. Hautatu Eskuzkoa multimedia mezularitza zentroak mezuak
geroago berreskuratu ahal izateko, edo Desaktibatu jasotzen diren multimedia
mezu guztiak ezikusteko. Eskuzkoa aukeratuz gero, jakinarazpen bat jasoko duzu
multimedia mezu zentroan mezu bat jasotakoan. Desaktibatu aukeratuz gero,
telefonoak ez du multimedia mezularitzarekin erlazionatutako sare konexiorik
egingo. Telefonoak pakete-datuen konexioa behar duen aplikazio edo ekintza bat
hasten duzun kasuetan bakarrik erabiltzea nahi baduzu, hautatu Menua >
Ezarpenak eta Konektagarritas. > Admin. ezarp. > Pakete-datuak > Pakete-
-datuen konexioa > Behar denean. Honek laguntzen ez badu, itzali telefonoa
eta berriz piztu.
G: Erabil al dezaket nire Nokia gailua fax modem gisa ordenagailu
bateragarri batean?
E: Ezin duzu zure gailua fax modem gisa erabili. Hala ere, dei desbideraketarekin
(sareko zerbitzua), sarrerako fax deiak beste fax zenbaki batera desbidera daitezke.
G: Pantaila nola kalibra dezaket?
E: Pantaila lantegian kalibratzen da. Pantaila berriz kalibratu behar bada, hautatu
Menua > Ezarpenak eta Telefonoa > Ukipen-sarrera > Ukimen-pantai.
kalibratu. Jarraitu argibideak.
G: Zergatik jasotzen dut Ziurtagiria iraungita edo Ziurtagiria ez da
oraindik balioduna errore mezua deskargatutako aplikazioren bat
instalatzean?
E: Ziurtagiria iraungita edo Ziurtagiria ez da oraindik balioduna agertzen bada,
nahiz eta ziurtagiria baliozkoa izan, egiaztatu telefonoko uneko data eta ordua
zuzenak direla. Baliteke data eta orduaren ezarpenak ezikusi izatea telefonoa
lehenengo aldiz erabiltzean, edo baliteke sare mugikorrak ezarpenok telefonoan
eguneratu ezin izatea. Hau konpontzeko, hautatu Menua > Ezarpenak eta
Telefonoa > Telef. kudeaketa > Fabrikako ezarpenak. Berrezarri fabrikako
ezarpenak eta telefonoa berrabiaraztean, ezarri data eta ordu zuzena.
Arazoak bilatu eta konpondu
© 2010 Nokia. Eskubide guztiak erreserbatuta.
119

20. Zaindu ingurumena
Aurreztu energia
Bateria ez duzu horren maiz kargatu beharko ondorengoak eginez gero:
● Itxi aplikazioak eta datu-konexioak erabiltzen ez dituzunean, adibidez,
Bluetooth konexioa.
● Desaktibatu beharrezkoak ez diren soinuak, hala nola ukipen-pantailaren eta
teklen tonuak.
Birziklatu
Gailua lan-bizitzaren amaierara heltzen denean, bere material guztiak
material eta energia gisa berreskura daitezke. Behar bezala
zaborretara bota eta berrerabiltzen direla bermatzeko, Nokia-k bere
bazkideekin lankidetzan dihardu We:recycle deritzon programan. Zure
Nokia produktuak nola birzikla daitezkeen eta bilduma-guneak non
aurki daitezkeen jakiteko, zoaz www.nokia.com/werecycle helbidera;
bestela, gailu mugikorra erabiliz, nokia.mobi/werecycle, edo Nokiaren
Harremanetarako Zentrora deitu.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoaren dokumentu zein kaxan edo baterian agertzen den gurutze batez
estalitako zaborrontziak gogorarazten du produktu elektriko edo
elektronikoak, bateriak eta metagailuak biltegi berezietara eraman behar
direla funtzionatzeari uzten diotenean. Eskakizun hori Europar Batasunean
aplikatzen da. Produktu hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota.
Telefonoaren ingurumenarekiko eraginari buruzko informazio gehiagorako, zoaz
www.nokia.com/ecodeclaration helbidera.